Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEHak) eta arriskutsuak ez diren hondakin asko kudeatzen ditugu, jatorritik bertatik.

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (EEHak) birziklatze-instalazioa

EEH hondakinen kudeaketa jasangarria . egiteko lan egiten du Ekotradek. Gure balorizazio-instalazioetara iritsitako materialak birziklatu egiten ditugu, eta ez dira zabortegietan metatzen.

Hondakinak Astigarragako gure instalazioetara eramaten ditugu sortzen diren lekutik. Udalerri horretako futbol-zelaiaren ondoan gaude, Donostiako erdigunetik 5 km-ra eta Gipuzkoako gainerako udalerriekin ezin hobeki komunikatuta.

Hemendik 25 km-ko erradioan egiten diren lanei ematen diegu zerbitzua, eta Gipuzkoako populazioaren % 70era iristen gara.

Hondakinak gure instalazioetara iristean, motaren arabera bereizten, garbitzen, balorizatzen ditugu, eta agregakinen salmentaz arduratzen gara.

Batzuetan, hondakinak baimendutako beste kudeatzaile batzuengana eramaten ditugu, hondakinaren tipologiaren arabera.

Hondakin-motak

Gure instalazioek hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren baimena dute. Gehienezko gaitasuna 170.000 t/urte da. Iritsitako hondakinen pisuaren % 95 arte balorizatzeko, bereizteko eta berrerabiltzeko prestatuak daude Ekotraderen instalazioak.

EHZ kodeak Europako hondakinen zerrendari dagozkio. Sortutako hondakinari dagokion EHZ kodea aurkitu ahal izateko, haren jatorria, zer prozesutan sortu den eta konposizioa ezagutu behar dira. Batzuetan argi egoten da zein koderi dagokion hondakin bakoitza, baina beste batzuetan zaila izaten da sailkatzea. Beharrezko informazioa jasota, guk, kudeatzaile baimenduak izanik, lagun zaitzakegu.

Kudeatzen ditugun hondakinen EHZ kodeak:

02 01 07 ; 03 03 01 ; 07 02 13 ; 10 12 08 ; 10 13 14 ; 12 01 05 ; 15 01 01 ; 15 01 02 ; 15 01 03 ; 15 01 04 ; 15 01 07 ; 17 01 01 ; 17 01 02 ; 17 01 03 ; 17 01 07 ; 17 02 01 ; 17 02 02 ; 17 02 03 ; 17 04 01 ; 17 04 02 ; 17 04 03 ; 17 04 04 ; 17 04 05 ; 17 04 06 ; 17 04 07 ; 17 04 11 ; 17 05 04 ; 17 06 04 ; 17 08 02 ; 17 09 04 ; 19 12 01 ; 19 12 02 ; 19 12 03 ; 19 12 04 ; 19 12 07 ; 19 12 08 ; 20 01 01 ; 20 01 02 ; 20 01 10 ; 20 01 11 ; 20 01 38 ; 20 01 39 ; 20 01 40 ..

Vista general de la planta de residuos de Construcción y Demolición Ekotrade

Galde iezazkiguzu zure zalantzak; aholkatuko zaitugu eta zure beharretara egokituko gara.

HARREMANETARAKO