This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Kalitatezko agregakinak
Ekotraden CE markak ditugu, indarrean dagoen araudiaren kalitate-baldintzak eta aginduak betetzen dituztenak.
Birziklatutako agregakinen erabilerak
Besteak beste, eraikinen eraispenetan, bide publikoetako lanetan eta azpiegituretan sortutako hondakinak gero eta gehiago erabiltzen dira eraikuntza berrietan. Horretarako, material horiek guztiak balorizatu, hautatu, garbitu eta prestatu egin behar dira.
Prozesu hori egin ostean lortutako agregakinak beste proiektu batzuetan erabil daitezke; besteak beste, landa-bideen zabaldegi eta betelanetan, errepide edo espaloien oinarrietan, lorategietan eta urbanizazioetan. Horrela, eraikuntza-sektorean ekonomia zirkularra sortzea bultzatu eta ingurumenaren aldetik onura handia lortzen dugu.
Birziklatutako agregakinek lanetan duten portaera haien jatorriaren eta konposizioaren araberakoa da, baina baita instalazioetan jasotako tratamendu-sistemaren araberakoa ere. Ekotradeko birziklapen-prozesuak gure agregakinen kalitatea bermatzen du.
Prezioak
Gure agregakinek prezio oso lehiakorrak dituzte eta, gainera, gure kokapen estrategikoari esker, aurreztu egingo duzu garraio-kostuetan.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.