Sektoreak

Ekotradek Donostialdean sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balorizatzen ditu.

Batik bat sektore hauetarako egiten dugu lan:

Igeltserotza

Eraikuntza-hondakinak kudeatzeaz gain, enpresa txiki eta ertainentzat korapilatsua izaten den dokumentazio osoaz ere arduratzen gara.

Arkitektura-bulegoak / arkitektoak

Hondakinen kudeaketa-planak egiterakoan Ekotrade kontuan izaten dute arkitektoek.

Arotzeria

Eusko Jaurlaritzak zurezko hondakinak tratatzeko baimendutako hondakinen kudeaketa-instalazio bat gara.

Iturgintza

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko gure instalazioek baimena dute hondakin metalikoak eta plastikozkoak tratatzeko.

Ingeniaritza-bulegoak / ingeniariak

Hondakinak kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu eta, horrez gain, birziklatutako agregakin-sorta handia daukagu, gure bezeroen lanen beharretara egokitutakoak.

Eraikuntza-enpresak

Eraikuntza-hondakinez gabetzea behar duten eraikuntza-enpresei zerbitzua ematen diegu. Kamioien eta edukiontzien sorta handia daukagu, lan bakoitzaren beharretara egokitua.


Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbideak eskaintzen ditugu. Galde iezaguzu!

HARREMANETARAKO