Informazio gehiago eskatu 943 20 20 20 HARREMANA

Aholkularitza

IKS-eeM dokumentazioa

2011ko urtarrilaren 1az geroztik, zabortegia helburu duten hondakin ez arriskutsuen lekualdaketari buruzko agiri guztiak modu elektronikoan soilik, IKS eeM sistemaren bidez, kudeatu behar dira nahitaez Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lan hori errazteko, IKS-eeM plataformaren bitartez DSCak EGD bezela kudeatzeko doako zerbitzua daukagu, beti ere bezeroa plataforman altan emanda badago eta zentroaren NIMA errazten badigu.

Sektorean aitzindaria den aplikazio bat daukagu, gure sistema informatiko homologatu bat, hain zuzen ere. Horren bidez, beharrezko dokumentazio guztia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemara irauli dezakegu.

Hondakinen sailkapena

Hondakinak efizientziaz sailkatu ahal izateko aholkatuko zaitugu. Lanaren eta sortutako hondakinaren araberako edukiontzi hoberena gomendatuko dizugu.

Lan hori behar bezala egitea beharrezkoa da hondakinak ondoren berrerabili ahal izateko. Horrela, hondakinak zabortegietan ez uztea lortzen da, eta horrek ingurumenean izango du eragina.

Ingurumenerako kaltegarriak diren ondorioak gutxitzen laguntzeaz gain, hondakin nahasien kostu gehigarria saihestuko duzu.

Escombro para reciclar

Aurrekontuak

Zure beharren araberako kostuen kalkulu pertsonalizatua egingo dizugu. Gure aurrekontuekin batera, zure hondakinak modu egokian kudeatzeko beharrezko duzun informazio guztia jasoko duzu beti.

Geroko erantzukizunak sor ditzaketen akatsak saihesteko, ezinbestekoa da indarrean dagoen legeria errespetatzea eta prozesu osoaren bermea ziurtatzea.


Hondakinen kudeaketan aholkularitza behar baduzu, izan gaitzazu gogoan.

HARREMANETARAKO